XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, kontzejalen eta diputaduen emazteak agertu ziren plazan, zapi txuriz alkar lotuta taldeari erantsi ziren eta horrela ikusi GOIZALDIk dantzatutako aurreskua.

Aurreskua berriz GOIZALDIk 1970ko irailak 5ean dantzatu zuen, oraingo honetan agintaririk gabe, Jean Haritchelar-ek Pierres Topet Etxahun Zuberotar Olerkaria gaiari buruz XXVII Euskal Jaien jai-deia irakurtzen zuen bitartean.

Azkenik, 1972ko irailak 2ko larunbatean hasi ziren Euskal Jaiak arduratsu eta ikastunen memoriarako izango dira, hau, beharbada, ordura arteko beste guztiak baino garbiagoak eta jatorragoak izan direlako.

Erraz moldatzen diren aktuazioak, ikusgarriak edota komertzialki interesgarrienak aldebat utzirik, euskal ohituren garbiena dariona eratu zen; herriarenak direlako, sortu zituen arrazaren espiritu eta jatortasuna kontserbatu dituztenak.

Eratzaileek ideia hau irmo zutelarik, tradizio zaharraren araura txalaparta gisa kanpaiak joaz hasi zituzten jaialdiak.

Kanta Zahar edo euskal abestiaren antologia; parte hartzaile ugarirekin erromeria; sagardo, txakoli eta gazta lehiaketak; irrintzilari eta trikitilariak; Bertso paperak lehiaketaren epaia; bertsolariak; euskarazko antzerkia eta hamar egunez iraun zuen etcetera luze batek osatzen zuen egitaraua.

Irailak 1, Trinidadeko Plazan, GOIZALDIk Gipuzkoako dantzen erakusketa bat eman zuen, seinalatuena Xulberoako Maskarada zelarik, zeinetan bost personaia nagusienak Barrikada, Satan, Gabota, Aintzina Pika, eta Godaleta.

Dantza hau Taldeak ikasi berria zuen Pierres Betelu jaunari esker.

Honek, berriz, Barkoxeko Pikoxe jaunari esker zuen ikasia.

Erabili zituzten jantzien ereduak madame Labourie-ren adeitasunagaitik lortu zituzten, Lourdesko Musée Basque Bearnaisko jantzien berdin berdinak izanki.

Bere koreografian, GOIZALDI, Iztuetaren hildokoa denez, jaialdian ezin zitezkean falta Ezpata dantza, Boastitzea, Agurra, Makila txikiekikoa, Brokel makilena, Makila haundiekikoa, Bilanzikoa, Zinta dantza, San Joan, Uztai dantza, Uztai haundiekikoa eta Jorrai dantza.